XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Basauriko espetxean, agorrak 15, 1974an, eguenez.

Gaur Andre Mari jaiak sikera gela barrian igaroten dodaz, eskerrak zeure bitartekotasunari.

Neure eukitxoak hartu eta pozarren aldendu naz begirada mukerreko kide hareengandik.

Zuri behintzat jara egin dautsue, ez dot uste neuri egingo eustenik, hagaitik ez neuntson erdirik be konta gela arduradunari, hako uherdoak guzurtitzat harturik, gelazainak berak barre egin ez eistan.

Hako hasarrean zure izena aipatzeak ondore ona ekarri daust benetan.

Andre Mariren mesedetzat be hartu neinke, bere eguna halako tokitan igaro beherra egokitu jatanez gero.

Espetxe lagun barriok arpegiune hobea daukee, erdaldunak eurok be.

Ez ete dot euskaldunik idoroko.

Edo euskaltasuna ezkutatzen ete dauste espetxe honetan!.

Beste kideok liburu zale be ba dira behenipehin eta eurak irakurriala neuk idaztea ez da gertatu nabarmen eta hirugarren zerura igon barik idazten dot, hatan be.

Berba gitxi egin dogu, ez da sortu dagoneko alkarrenganako konfiantzarik-edo, begirunea bakarrik eta ez da gitxi be halako tokitan.

Jaiaren omenez, bisita eguna izan dogu.